Ikasgaiak

Ongi etorri BatSTEM akademiara!

Orrialde honetan material didaktikoa aurkituko duzu, BatSTEMen elektronika eta programazioa ikasteko kitei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Ikasgaiak ordenan jarraitzea komeni da; izan ere, horietako bakoitzean, ondorengo ikasgaietan beharko dituzun kontzeptuak eta tresnak ikasiko dituzu.

Ikasgairen batean erabat ulertzen ez duzun kontzepturen bat baldin badago, batez ere azalpen teorikoaren zatian, ez larritu! Proiektu gehienak dena %100ean ulertu gabe osa daitezke. Osatu zure proiektua eta itzuli geroago azalpen teorikora. Oraindik zerbait argi geratu ez bada, galdetu irakasleari, helduren bati edo egin kontsulta BatSTEMeko langileei. Pozik lagunduko dizugu!


L1: Nire lehen proiektua

BatSTEM plataformaren lehen ikasgaia.

L2: LED diodoa

Argia igortzen duen diodo baten oinarrizko funtzionamendua.

L3: LED diodoa (2)

Kanpoko LED baten kontrola garapen-plakatik.

P1: Semaforoa

LED semaforo baten garapena.

L4: Intentsitate aldakorreko LEDa

LED baten intentsitate kontrola PWM irteera baten bidez.

L5: RGB LEDa

RGB LED baten kolorearen eta intentsitatearen kontrola.

L6: Serieko ataka

Garapen-plakaren eta ordenagailuaren arteko komunikazioa serieko atakaren bidez.

L7: Sakagailua

Sakagailu bat garapen-plakara konektatu eta haren egoera behin eta berriz irakurri (polling).

P2: Kontrolatu RGB LEDa ordenagailutik

RGB LED baten kontrola, ordenagailuaren COM monitoretik bidalitako aginduen bidez.

L8: Sakagailua (2)

Sakagailu bat garapen-plakara konektatu eta haren egoera etenen bidez irakurri.

L9: Timer-a

Aginduak exekutatzea timer bat erabiliz.

P3: Semaforo interaktiboa

Semaforo tenporizatu bat sortzea, sakagailu baten bidez geldi daitekeena.